#KZJaia n kosk egin ezazu!

Nola doa Kultura Zientifikoa 1. Jaialdia?

otsailak 3 kosk tx

Urtarrilaren hasieran txupinazoa bota zenetik hainbat blog ezagutu ditugu:

Neurozientzian

neurozientzia

edonola: geneak, eboluzioa eta kafepintxoak

edonola

abaritz

abaritz

Zientzia Kaiera: blog anfitrioiak ezagutza esparru desberdinak batzen ditu

zientzia kaiera

Ingumak Laborategian: euskal komunitate zientifikoaren datu-basea eta dibulgazioa

inguma

Nola ikasi kimika kuantikoa izutu gabe: molekula bizikletazaleak, elektroi bitxiak eta jaialdiaren antolatzailea

kimika kuantikoa

Garaigoikoa: hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

garaigoikoa

Lingua Navarrorum: zientziazale, euskarazale

lingua navarrorum

Ekonomiaz Jantzi: ekonomiarekin lotutako ezagutza kritikoa euskaraz gizarteratuz

ekonomiaz jantzi

Iruñeko Planetarioa 

pamplonetario

Heterodoxia: diru teoria modernoa eta finantza ingeniaritza

heterodoxia

unibertsitatea.net

unibertsitatea net

Eta gaurkoz amaitzeko irakurtzen ari zaren gure bloga: https://elosaniturri.wordpress.com/ Aguraingo Aniturri BHI

KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_banner

12 thoughts on “#KZJaia n kosk egin ezazu!

  1. Pingback: #KZJaia: 2. Laburpena | #KZJaia | Zientzia Kaiera

  2. “Nola ikasi Kimika Kuantikoa” bloga oso interesgarria da nire iritziz. Kimika Kuantikoa bizitzaren eguneroko gauzekin erlazionatzeko balio egin dit, hots, hobeto ulertzeko.
    Gehiago irakurriko dut ziurrena, oso egoki azaltzen dituelako kontzeptuak

  3. Ni Edonola blogean sartu naiz eta asko gustatu zait ‘Zainzurien kiratsari’ buruz hitz egiten duen artikulua. Oso interesgarria iruditu zait, baita dibertagarria da ere. Gainera, blogean begiradatxo bat bota ondoren, nire gustukoak diren hainbat artikulu aurkituko ditudala uste dut.

  4. Ni “Zientzia Kaiera” blogean sartu eta “Izarren hautsa” artikulua entzun dut eta asko gustatu zait. Oso interesgarria da eta dibertigarria baita ere. Horretaz aparte, ez da artikulu tipikoetako bat, ez da irakurtzen, entzuten da! Entzuten duzun bitartean Mikel Laboaren “Izarren hautsa” abestia entzuten da atzekaldetik eta benetan bikaina da! Gomendatzen dizuet entzutea, benetan.

  5. Nik Alazneren gomendioak jarraituz “Zainzurien kiratsari” buruzko artikulua irakurri dut. Benetan oso interesgarria iruditu zait, suposatzen nuen usaina zainzuriek sortzen zuten hondakinen batengatik zela, baina interesgarriena da pertsona batzuk ezin dutela usain hori antzeman. Horregatik izango da batzuEtan jendeak gaizki begiratzen nauela… jeje
    Denbora daukadanean Ekonomiari buruzko testua irakurriko dut!

  6. Nik iratiren gomendioa jarrraituz, zainzuriei buruzko testua irakurri dut.
    Oso interesgarria iruditu zait, ez delako astuna irakurtzerako momentuan. Espero dut horrelako artikulu gehiago aurkitzea.

  7. Nahia eta biok “online shopping” gaiari buruz informazioa bilatzen ari ginela, “Zientzia kaiera” blogeko “Amazonek badaki” artikulua etorri zaigu burura. Hau irakurri ondoren esan dezakegu interesgarria eta bitxia iruditu zaigula web-orriko kudeatzaileak nola jakin dezaketen jendeak zer erosi nahi duen webgunera sartzean, grafika batzuetan oinarrituz.

    Benetan interesgarria eta bitxia iruditu zaigu, eta egin behar dugun proiekturako baliagarria izan daitekeela iruditzen zaigu.

  8. Nik Amaiak bezala “Izarren hautsa” artikulua entzun dut. Benetan interesgarria da, inoiz pentsatu ez ditudan gauzak azaltzen ditu, eta asko harritu naiz. Gainera, nik betidanik izan dut gustoko astronomia eta horrelako gauza kuriosoak jakitea oso baliotsua iruditzen zait.
    Hau entzunaz aparte, neurozientziako artikulu bat irakurri dut (http://www.neurozientzian.blogspot.com.es/2014/02/burua-astun-nabaritzen-dut-gehiegi.html#more) “Burua astun nabaritzen dut. Gehiegi pentsatzen ari zara akaso?” izenekoa. Artikulu oso interesgarria da, edonork irakurtzeko modukoa, gure goputzaren emozioak nolakoak diren jakin dezaten. Baina batez ere Alazneri gomendatzen diot, berak gustuko izango duelakoan nago, horrelako gauzak asko gustatzen baitzaizkio.

  9. “Nola ikasi Kimika Kuantikoa izutu gabe” beneta oso blog interesgarria eta berezia iruditu zait. Uste dut ideia ona dela halako blogak egitea, izan ere, ez dago gaizki kultura pixka bat edukitzea.
    Asko gustatu zait “molekula, mendigoizaleak eta txirrindularitzazaleak?” argitaratu duen atala, nik ere herri txiki batean bizi nahiz eta halako sentimenduak nabaritzea oso erraza da edo ta antzeko esperientziak bizitzea.

Leave a comment