3. DBH KONTSUMOBIDE

3. DBH Kontsumobiden landutakoa:

DIETA OREKATUA I:  ELIKAGAIEN GURPILA (60 min.)

Elikadurak gure bizitzaren alderdi guztietan eragiten du. Horregatik, dieta orekatua egiten ikastea izango da tailer honen helburua. Bertan, horrez gain, elikagaien gurpila osatzen duten taldeen berri izango dugu, baita elikagaien eginkizunen, gomendaturiko anoen eta abarren berri ere.

 

BANKU ERAGIKETAK (60 min.)

Banku-eragiketei dagokienez kontsumitzaile arduratsu gisa jarduteko jakintzak eta estrategiak eskuratzea. Erabaki-hartze arduratsu eta autonomiadunerako prozesua ezagutzea, banku eragiketak aukeratzeko. Jarrera kritikoa izatea kontsumitzaile gisa dituen norberaren portaeren aurrean, eta kontsumo zuhur eta arduratsurako jarrera positiboak bultzatzea. Finantza-erakundeen aurrean jarrera kritikoa izatea, norberaren interesak eta beharrizanak lortzeko estrategiak ezagutuz. Kontsumitzaile direnez gero dituzten eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, baita estrategiak eta eskubide horiek gauzatzeko bitartekoak ere, hori egiteak duen garrantziaz jabetuz. Banku-eragiketa, finantza-zerbitzu eta erakunde-mota jakin batzuk ezagutzea.

 

KONTSUMO ARDURATSUA (60 min.)

Edozein produktu-erosketa arautzen duten ingurumen-irizpideak ezagutzea. Ontzien tipologia eta ontzi mota guztien ezaugarriak, honako hauei dagokienez: birziklatzeko eta berrerabiltzeko aukerak, aukera horien egungo egoera, birziklatzealdia, eta ontziei aplikatzen zaizkien tratamenduek ingurumenari eragiten dizkioten kalteak.

Tailerrak amaitu ondoren, #aniturrigink ginkana egin genuen Instagramen eta Gasteizko txokoak aurkitu ondoren probak pasa.

kontsumobide1718_3DBH

Gaztelaniaz (ikus Kontsumobideko web orrialdea)

Dieta Orekatua I

Banku eragiketak

Kontsumo arduratsua

 

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s