eTwinning enbaxadoreen topaketa Madrilen. Uztailak 3-4

eTwinning VI Idoia Zapirain.jpg

Erkidegoko lau irakaslek aukera izan dugu #eTwembajad6 topaketan parte hartzeko. Madrilen elkartu gara Arabako Lucas Rey_Matias Landaburu HLHIko Joserra Jiménez eta Aguraingo Aniturri BHIko Idoia Zapirain, eta Basauriko Urbi BHIko Karmele Lopez de Abetxuko eta Mª Jesús Ramírez. Beste erkidegoetan eTwinning enbaxadoreek egiten duten lana zein den eta haien etwinner sare arrakastatsua nola osatu duten gurekin partekatu dute.

Fran Balseraren txio kolekzioa topaketan zehar

[<a href=”//storify.com/fbalsera75/vi-encuentro-de-embajadores-etwinning” target=”_blank”>View the story “VI Encuentro de Embajadores eTwinning” on Storify</a>]

embajadores eTwinning Jose Ramón Jiménez eta Idoia Zapirain
Arabako LH eta BHko irakasleak

Landutako gaiak:

1.eguna:

Hezkuntzan sorkuntza garatzeko jarraibideak,  eTwinning sarearen garapena eta erkidegoen arteko aldeak, zuzendaritzak eta Berritzeguneetako aholkuraliak proiektua ezagutzeko adibideak, praktika onak partekatzea eta Kalitate Zigiluak nola ebaluatu.

IMG_4117

2.eguna:

Hezkuntza inklusiboa, berriztapena eta lankidetza, eTwinning Erasmus+ proiektuetan, School Education Gateway irakasleon prestakuntzarako baliabidea, La Casa de los Embajadores enbaxadoreen sarea indartzeko eta ezagutarazteko eta 2017-2018 ikasturterako ildoak.

                                                Kalitate Zigiluak aztertzen

IMG_4226

 

Enbaxadoreok eTwinning proiektuen hedapena eta motibazioan betetzen dugun lana aintzat hartzeaz gain jardunaldian zehar, irakasle berriei laguntzeko zein zuzendaritza taldeei edo Berritzeguneetako kideentzat baliabide berriak irailerako prest egongo direla ezagutu dugu.

eTwinning proiektuek inklusioari erantzuna ematen diete eta irakas-ikaskuntzarako IKT tresnak modu egokian erabiltzen dira, adina eta jardueren arabera, sormenari bidea emanez gaitasun digitala eta komunikatiboa hobetzeko, besteak beste.

Zalantzarik gabe, enbaxadoreen sarea indartzeko ezinbesteko topaketa izan da. Lagunak berriz ikusi eta lagun berriak egin ditugu. A ze kuadrilla itzela!

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s