Igogailu hidraulikoa #KZJaia3

Igogailu hidraulikoa egiteko bi enbolo eta tutu malgua behar ditugu. Tutu malguan olioa jartzea ohikoa da, baina guk ura erabili dugu.

Enbolo txikia barrura sakatzean, uraren presioa handitu egiten da. Ondorioz, xiringa handiaren enboloa kanpora doa. Mugimendu honek pisua altxatzen du. Enboloen arteko diferentzia handia bada, errazagoa izango da pisua altxatzea. Amaieran, xiringa txikiaren enboloa sakatzeko behar izan dugun indarra baino indar handiagoa dauka enbolo handiak. Horrela, adibidez, autoak altxatu daitezke igogailu hidrauliko bat erabiliz.

Pascalen printzipioa

Blaise Pascal (1623-1662) zientzialari frantziarrak enuntziaturiko printzipioak hau dio: gordailu itxi batean orekan dagoen fluidoaren edozein zatitan presio-aldaketa bat gertatzen bada, presio-aldaketa fluidoaren zati guztietara transmititzen da inongo galerarik gabe, baita gordailuaren hormetara ere. Hori horrela, likido baten gainazal askean presioa aldatzen bada, likidoaren edozein puntutako presioa era berean aldatuko da. Printzipio honetan oinarritzen dira hidraulikako aplikazio garrantzitsu asko: prentsa hidraulikoa, igogailu hidraulikoa, balazta hidraulikoa… (ZTHelhuyar)

@d26d1 @zaira_kaotiko @pajiiss97 @enariita11 @18Aintzane

kzjaia3_banner

“Sarrrera honek  #KulturaZientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du”

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s