DESKARTESEN URPEKARIA #KZJaia3

Botila urez bete eta botilaren ahotik goma goraka duela pipeta sartuko dugu. Pipetak flotatu egin behar du.

Botilaren tapoia ondo itxi ondoren, botila indartsu estutu eta pipeta ‘urpekaria’ hondoratu egingo da.

Presioa txikiagotzen denean, pipetak gora egingo du.

Botila estutzean barruko airea konprimitu egiten da. Pipeta pisutsuagoa da eta hondoratu egiten da.

Airez beteriko pipeta urez beteta dagoena baino arinagoa da. Hortaz, pipetak flotatzen du airez beteta dagoen bitartean. Botila estutzean, ura pipetaren barruan sartzen da eta bere pisua handitu egiten da. Ur nahikoa sartzen denean hondoratu egiten da. Pipeta gomaz eta plastikoz osatuta dago (gehi barruan duen airea). Osagaiek dentsitate txikiagoa dute urak baino, eta ondorioz, pipetak flotatu egiten du. Ura pipetan sartzen denean, dentsitatea handitu egiten da eta hondoratu egiten da. Botila estututzen ez dugunean, barruko presioa txikiagotu egiten da, pipetaren airea deskonprimatu egiten da eta ura kanporantza bultzatzen du. Pipeta arinagoa bihurtzen da berriro ere eta gora bueltatzen da.

René Descartes du Perron Cartesius filosofo, matematikari eta fisikariari zor diogu ‘Deskartesen urpekaria’ izena

Aniturri 4B

kzjaia3_banner

“Sarrrera honek  #KulturaZientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du”

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s