4. DBH: etwinning proiektua eta #Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdia (I)

Gaur #KulturaZientifikoaren 3. Jaialdiari hasiera eman diogu. Iaz bezala, oso ondo pasatzeko asmoa dugunez, #KZJaia3 rekin batera, etwinning proiektua martxan jarri dugu.

Frantziako Lycée Victor Hugo-rekin lanak trukatuko ditugu eta horren berri emango dugu #KZJaia3n. Barre batzuk botako ditugu ingeleseko irakasleek bata zuria jansten dutenean!!

Hasteko, gure kideak non dauden ikusiko dugu. Gaillac herria Frantziako Tarn departamentuan dago, Midi-Pyrénées eskualdean, Okzitanian. Frantziako Tourra jarraitzen baduzue, ezaguna egingo zaizue eskualdea. Tolosa Okzitania hegoaldean dago, 50 kilometrotara. Hemen ikastetxearen argazki batzuk

gaillac

Badakizue iaz hasi zela #Kultura Zientifikoa Jaialdia?  Zientzien eta letren arteko banaketa artifiziala gainditzea du helburu. Zientziak eta kulturak uztartzea eta ezagutza euskaraz hedatzea.

Parte-hartzaileok sarean partekatu genituen edukiak. Guztira  jakintza-alor desberdinetako 100 sustatzaile eta laguntzaile baino gehiago ibili ginen Twitter eta Facebooken trasteatzen Zientza Kaiera eta  Zientzia.net-en publikatzen ziren post, mezu edo artikuluak sareratzen.

3. Jaialdiaren etxea @Koldotxu ren edonola bloga izango da. Edonork, edonondik edonola parte hartu dezake eta anfitrioiak dioen moduan ‘Lotsarik ez, hemen dena pozik irakurtzen dugu (eta agian zure irakasleak positiboren bat jartzen dizu)!’

Hemen ikusgai iaz partekatu genuen lana. Kosk eta kosk ibili ginen!

1. eta 2. Jaian egindako ekarpei zerbait ‘oparitu’ zieten. Lehenengo edizioan txokolatezko elementu kimikoak eta bigarren edizioan zeruko gorputzak banatu ziren. Oraingoan @Koldotxu biologoa izanda, izaki bizidunak banatuko ditu 3. Jaialdian, #kafepintxoak eta guzti!

 

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s