#KulturaZientifikoarekin blind date


KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_banner

Gaur jakin dugu #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia non ospatuko dugun. Agian leku geografiko batez ari garela uste duzue, baina ez da hala izango, http://zientziakaiera.com/bloga izango baita jaialdi birtualaren anfritioia. Baina nola heldu gara hona?

@TxoniMatxainen bidez heldu zitzaigun proposamena #KulturaZientifikoa Twitter ekimenean irailaren 25ean parte hartu ondoren. Hezkuntza esparru desberdinetako ikasle eta irakasleok beste hainbat eragilekin #KulturaZientifkoa ekimena burutu genuen. Gurekin batera (=gu haiekin batera), ikertzaileak, dibulgatzaileak, kazetariak, zientzizaleak, eta eragile zein pertsona askok Txoni Matxainek proposatutako lorea elkarlanean ernatzen hasi ginen.

KulturaZientifikoa lorea

#KulturaZientifikoa Ekimenaren Balorazioa

Ez dizuet ukatuko “Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe” blogaren izena ikusterakoan izutu ez nintzela. Dena den, ez dut gogoratzen zenbat iraun zuen izu horrek, uste dut etorri bezala joan egin zela. Letrak eta zientzien arteko elkarlana europar proiektuen bidez zeharlerroetan urtetan lantzen ibili ondoren, ekimena oso interesgarria iruditu zitzaidan. Zuhaitz birtualak aukera ematen zigun elkarlanean aritzeko, eta horretan dihardugu. Gainera, ikasleen artean, bereziki aurtengo 1. Batxikoen artean, sortu den eztabaida txatxuari irtenbidea emateko lagungarria izango dela uste dut. Giza eta gizarte zientzietako ikasleak ere zientziari aniztasuna ematen diotela ohartuko dira eta L-Z muga artifizial hori gainditzeko bidea emango diegu denon artean.

#KulturaZientifikoa Jaialdiaren inguruan

Jakintza-arlo desberdinei buruz sortutako lanak, idatzitako mezuak, postak, eta abarrak sarean bilduko ditugu. Interneten bidez partekatuko dugu #KulturaZientifikoa euskaraz. Ingeleseko titxerra naiz, baina badut zeregina. Ez gara irakasle guztiok euskara irakasleak? Nik behintzat hala uste dut.

#KulturaZientifikoarekin blaindeita

BLIND DATE: an arrangement in which two people who have never met before spend some time together, in order to find out whether they like each other enough to start a relationship.

http://zientziakaiera.com/-i  lekukoa pasa aurretik, Txoni Matxainek sarea astindu egin du euskal zientzia komunitatea elkarlanean aritzeko eta eskertzekoa da beste arloetako eragileoi eman digu aukera. Bidean oso ondo pasa dut @koldotxu-ren #kafepintxo-ekin, @UxuneM-rekin pernilak askatzen eta dastaketa zientifikoetan hamaiketako birtualak antolatzen. Bada ere bidean ikasi duguna: bi + beti ez direla elkar alderatzen.

Orain nik ere lekukoa pasa beharrean nago, baina askatu gabe, ikastetxean lekukoari denok helduko baitiogu elkarlanean. Lankide eta ikasleekin partekatu nahi dut irailetik hona izan dugun blind date hori, eta bide batez, lanerako zirriborroa aurkeztu.

4. DBH: ingelesean egin ditugun lanekin euskarazko infografiak egingo ditugu. SCIENCE STORIES THAT CHANGED LIFE. (Inventions that changed the world) 4. mailako edozein ikasgaik bere ikuspuntua eman diezaioke. Etika eta ingelesean hasitako lanek euskaraz jarraipena izango dute. Adibidez, Gorputz Heziketarekin lotutako asmakizunak eta tresnak biltzea gustatuko litzaidake, edo kultura klasikoan erromatarrei buruz ikasten dituztenak. Horretarako, lehenengo ikasleekin bihar partekatuko dut ideia. Bestalde, beste ikastetxeren bat animatuko balitz, gure blogean jasoko genituzke infografia horiek. Urtarrilean sarrera editatuko dugu eta lanak igotzen hasiko gara. Norbaitek gurekin harremanetan jarri nahi badu, aniturribhi@gmail.com bitartez egin dezake, @aniturribhi Twitterren eta https://www.facebook.com/aniturri.institutua.

1. BATXILERGOA:**Training Caravan hitzaldia jasoko dugun ez dakigu, eta horren arabera programazioa aldatuko genuke.

MGZ (Mundu Garaikiderako Zientziak) ikasgaian eta ingelesean “Consumerism and Lifestyles” landuko dugu. Hasteko, joko honen bidez (gehiago gehituko ditugu) http://www.2020energy.eu/en, adibidez, ikasleek ideiak aterako dituzte produktu digitalak sortzeko: bideoak, posterrak,… http://eew21.weebly.com/proiektuan lanean jarraitu behar dugu eta.

BC3 #Klimagune2013ko  materiala erabiliko dugu ere bai. Komunitate zientifikoak klima-aldaketaren aurrean hemen eta orain zer egin jorratuko dute Bilbon, eta informazioa hedatzeko produktuak sortuko ditugu.

3. DBH: urtarrilean Kontsumobiden landuko ditugun gaien ondorioz errezetak egingo dituzte bidezko merkataritzako osagaiak erabiliz edo ‘O miles’ kontzeptua. Aurkezpen digitalak sortuko ditugu Europako kideekin partekatzeko. Ingelesez sortu behar dituzte, baina euskaraz ere nola landu bideratzeko ahalegina egingo dugu.

Pixkanaka lana borobiltzen joango gara. Ea beste batzuek Zientziarekin ere blind date bat duten#KZJaia jaialdia hasi aurretik.

Idoia

One thought on “#KulturaZientifikoarekin blind date

  1. Oso interesgarria, bikaina, Aniturrin egiten ari zareten lana, benetan. Gauzatxo bat bakarrik nahiko nuke komentatu. Gure artean egondako “blind date”-a birtuala izan da, sarean. Hala izanda ere, garbi dut horrelako kideekin erlazioa izan nahi dudala! Nire aldetik, bikain joan da “blind date”-a! 🙂

    Animo Aniturri BHIko ikasle, irakasle eta guraso guztientzat!

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s