COMENIUS IKASLEAK Aguraingo Aniturrin

DEF flag-logoeac-LLP_EN.preview

COMENIUS IKASLEAK Aniturrin

Aguraingo ANITURRI BHIk urriaren 20tik 25era Alemania, Ipar Irlanda, Ingalaterra eta Frantziako 46 ikasle eta irakasle jasoko ditu Arabako Lautadan. Aniturrik eskarmentua du europar proiektuetan eta laugarren COMENIUS proiektu honetan ingurumenari heldu diote.  Arabako lautadakoak ELOS ikastetxe-sareko partaideak dira beste lau institutuekin batera. Europako Gaitasunen Marko Bateratuan oinarritutako europar eta nazioarteko curriculuma uztartzen dute euskal curriculumean. Ikasleek atzerriko hizkuntzaren ikasketa nazioarteko ikasleekin sarean lan egiten burutzen dute. Lankidetza horietako bat Comenius programa da, baina beste sare batzuetako partaideak dira ere bai: EUROPEAN STUDIES, e-languages eta etwinning, besteak beste. Aurretik kirola eta nekazaritza landu dute eta orain ingurumenarekin lotutako gaiak lantzen ari dira web honetan: http://eew21.weebly.com/. Bestetik, arabarrek Consumer Classroom Europako eskolarteko lehiaketa irabazi berri du, eta azaroaren 23tik 25era Bruselasa joango dira saria jasotzera. https://elosaniturri.wordpress.com/2013/09/02/consumer-classroom-europako-eskolarteko-lehiaketan-irabazle/

EUROPEAN ECO WARRIORS 21 (EEW21): INCREASING SUSTAINABILITY AND REDUCING ENERGY COSTS AT SCHOOLS Europako Comenius proiektua bi urtetako elkarlana da eta Etengabeko Ikaskuntzako Programak diruz babesten du. Iaz Ipar Irlandan egon ziren eta aurten Aguraingo ikastetxeari dagokio atzerritik datozen kideak hartzea. Ondoren, Alemaniara joango dira udaberrian. Ikasleek 16-19 urte dituzte eta kostaldeari buruzko jakin-mina dute. Batzuek ez dute itsasoa inoiz ikusi edo oso gutxitan ikusi dute oso urruti dutelako. Ikusi dutenek, oporraldian egin dute, eta hondartzara joan direlako izan da.

Iazko ekintza batean, adibidez, Ipar Irlandako ikasleek Stormonteko Parlamentuan Aniturrikoak ordezkatu zituzten CLIMATE CHANGE SUMMIT goi-bileran. 12 ikastetxek herrialde bana aukeratu  zuten klima aldaketak izan ditzakeen eraginak azaltzeko eta Irlandako kideek Euskal Herria aukeratu zuten. Aguraingo ikasleek informazioa bildu eta, irlandarrek Euskal Herria ordezkatu zuten Stormonteko goi-bilera horretan. https://elosaniturri.wordpress.com/2013/02/13/eco-schools-climate-change-summit-stormont-14th-february-2013/

Proiektuaren aurreko fasean hondakinen kudeaketari buruzko lana egin dute. Taldeko ikastetxeetan han eta hemen hondakinak nola biltzen dituzten aurkeztu zuten Irlanda bisitatu zutenean, bideok sortu, eta Irlandatik kudeaketa sistema hobetzeko ideiak ekarri zituzten. Aurtengo ikasturtean hobekuntza plana abiaraziko dute besteengandik ikasitakoa aplikatuz. Bestalde, aurtengo planean, energia, ura eta baliabideak aurrezteko, ikastetxeko fakturak aztertu eta, diagnosia egin ondoren, hobekuntza plana diseinatuko dute. Proiektuan elikadura jasangarria landuko dute ere bai. Bertako produktuak erabiliz Food Miles kontzeptua landu eta errezeta jasangarrien bilduma egingo dute.

Atzerrian energia berriztagarrien teknologia zentroak bisitatzeko aukera izan dute. Adibidez, http://www.cst.ulster.ac.uk/ The Centre for Sustainable Technologies-University of Ulster eta enpresa berritzaileak. Harrobi eta meategietako garbiketa ekipoen hornitzaileak bisitatu zituzten http://www.cdeglobal.com/about-us Ipar Irlandan. Enpresa horrek, adibidez, obretako eta eraispenetako hondakinak birziklateko makinak ekoizten ditu, araztegietarako makinak edo enborrak garbituko dituztenak. Kotxeen industriak C02 emisioa murrizteko egiten duena ikusiko dute Alemaniako Mercedes enpresan udaberriko trukean. Ekintzaileak diren enpresa arloko eragile eta ordezkariekin bilduko dira http://www.bioenergie-hot.de/ energia berriztagarrien inguruan sortu dituzten lanpostu berriei buruz informazioa jasotzeko (Hohenlohe-Odenwald-Tauber, H-O-T) eta, merkatu eta baserriren bat ikusiko dute ekoizpen jasangarria lantzeko.

AZTI-Tecnaliak itsasoa, elikadura, jasangarritasuna, lehiakortasuna eta teknologia batzen dituelako, Europako kideei Euskal Herrian baliabide naturalei buruzko azterketak egiten direla eta zerbitzu berritzaileak sortzeko lan egiten dela erakutsi nahi diete.

EUROPATIK PASAIA ABORDATZERA urriaren 22an!

Asteartean Pasaiako badian bisita gidatua egingo dute Kultourrekin. Agurainen autobusa bete eta 60 ikasle-irakaslek Trintxerpen hasiko dute abordaia Azti-Tecnaliako Iñigo Muxika teknikariarekin neurketa batzuk eginez. Ondoren, Donibanera joango dira botea hartzera Kultourrek prestatu dien bisita gidatuaz gozatzeko. Arizabalon Pasaiako udalak harrera egingo die, eta Aguraingo ikasleek badiari buruz prestatu duten bideoa ikusi ondoren, GOIENER kooperatibak bere proiektua azalduko die. Donostiaz gain inguruan eta hain gertu dagoena ere ezagutaraztea garrantzitsua dela diote. Araban ere, Gasteiz Green Capitalaz gain, badago zer ezagutu, eta hiritik kanpo bizi direnek ondo dakite hori zein garrantzitsua den.

Igandean Gorlizeko naturgunea ezagutuko dute alemanek ingelesen zain aeroportuan egon beharrean. Dunen balio geologikoa , duna zementatuak, eta kostaldea ikusiko dute.

Astelehenean Arabako Lautadan garatzen ari diren ingurumenari lotutako proiektuak ezagutuko dituzte. Nestle izozki fabrika bisitatuko dute. Gure ikasleen guraso askok bertan egiten dute lan eta, ingurumena babesteko hartzen dituzten neurriak ezagutuko dituzte. Mitxarro Naturaren Interpretazio zentroa ikusiko dute, ikatz txondorrak nola egiten diren ikasi, eta energia optimizatzeko EEPOS ikerketa proiektua zer den azalduko die Asparrenako alkateak.

Asteazkenean Gasteiz European Green Capital zer den eta horrekin lotuta hiruburuan dauden proiektuak ezagutuko dituzte Ataria zentroan. Dehesa Etxean hiri ortuak eta loretegi botanikoa ikusiko dituzte. Hau da, CEAk egiten duen lana ezagutuko dute.

Ostegunean Añanako Gatz Harana eta UNESCO izendapenaren ibilbidea ezagutuko dute.

Hemen egitarau osoa: https://docs.google.com/document/d/1OqQ-Phi7e3zZNmFOeCyPKeAspTB7iOZ_pMrGqADniYI/edit?usp=sharing

Guztira atzerritik 46 pertsona etorriko dira.

Alemaniatik 16 ikasle eta 3 irakasle. Richard-von-Weizsäcker-Schule, Öhringen (Baden-Württemberg)

Ingalaterratik heziketa bereziko 5 ikasle eta 4 irakasle. Kingfisher School, Redditch (Worcestershire)

Frantziatik 7 ikasle eta 2 irakasle. Naturapolis, l’EPLEFPA de Châteauroux (Indre 36: région Centre).

Ipar Irlandatik 7 ikasle eta 2 irakasle. Holy Trinity, Cookstown (County Tyrone)

Aguraingo Aniturriko ikasleak irteeretan txandakatuko dira autobusa bete arte. Orokorrean 4. DBH eta 1. Batxilergoko ikasle guztiek parte hartzen dute ikasturtean zehar ELOS proiektua garatuz. Ingelesaz gain, hainbat ikasgai (Citizenship 3. DBHn eta Civic Education/Ethics 4. DBHn) edo unitate batzuk ikasgai batzuetan (zientziak, teknologia, Gorputz Heziketa, MGZ) ingelesez egiten dituzte. Comenius trukearen barruan atzerrira 30-35 ikaslek parte hartuko dute. Gure ikastetxea txikia denez (290 ikasle DBH eta Batxilergo osoan) Lautada osoan eragin handia du. Atzerriko ikasle hauek ez dira soilik Agurainen egongo, ikasleak Elgea, Ozaeta, Heredia, Araia, eta beste hainbat herrietan sei egun emango dituztelako harrera familiekin.  Era berean, Asparrena, eta Aguraingo udalek proiektuarekiko interesa handia dute eta haien babes osoa jaso dugu. Gauza bera Pasaiako udalari buruz esan dezakegu, aretoa gure esku utzi du eta harrera antolatu digute. Goeienerrek eta Azti-Tecnaliak laguntza handia eman digute hitzaldia eta bisita antolatzeko ere bai. Gasteizko udalak eta CEAk asteazkeneko egunarekin lagundu digute. Eskerrik asko guztiei.

Harremanetarako

Idoia Zapirain

Europako proiektuetako arduraduna eta ELOS koordinatzailea

aniturribhi@gmail.com

647461458/945300400 (Aguraingo Institutua)

https://elosaniturri.wordpress.com/

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s