ÖHRINGEN-GERMANY 2012 STUDENTS’ EXCHANGE (III)

On Tuesday we went to another Spanish lesson, we visited Schwäbich Hall and went to a conference on Sustainable Economy. In the afternoon we had a farewell party with the families.

Wednesday morning: 05:30 time to wake up to meet at 6:30 at school. After entering some turbulence we landed in Loiu and came back to Agurain.

This slideshow requires JavaScript.

Schwäbich Hall

A lesson on Sustainable Economy

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Good-bye!!! Farewell dinner and plenary

 

 

 

 

 

 

 

TOURRAK ALEMANIAN (bisitetan hartutako apunteak erabiliz egindako txostena):

 

ÖHRINGEN:

Mark izan zen gure gida Öhringenen egin genuen bisitan. Herriko etxeak erakutsi zizkigun eta historia azaldu. Öhringenen 23.000 pertsona bizi dira eta herri honetan ardoaren festa egiten dute: Weinfest.

Herriko erdialdean, elizarik zaharrena dago, 500. urtekoa da eta Peter and Paul santuei dedikatuta dago. Ondoan  gaztelu bat dago, Marbella fundatu zuen Hohenlohe familiarena izan zen, alegia.

Herriko plazak Öhringenko historia irudikatzen du. Erdian iturri bat dago 1551an eraikita. Etxeen aurpegiak udaberria, uda, udazkena eta negua islatzen dute. “Zum kornhaus-ek”(taberna  batek) herriko komunitatea irudikatzen du. Eta komun publikoak ditu. Nahiz eta edaririk ez eskatu, pegata batek esaten du komunetara sar zaitezkeela.

Eskultura bat ikusi genuen Zeledon bezalakoa, Hohenholeko Hanbale zen, ordea, kale nagusian edo erosketetako gunean zegoen. Bertan garai batean gaztelu bat zegoen, baina orain etxeak daude. Han ere SS-en kuartela non egon zen azaldu zigun. Hitlerren sarraskia ez zen oso handia izan herri honetan, baina ezin dute gauza bera kontatu ondoko herriko biztanleek.

Harresia ere erakutsi zigun Markek, XIX.mendean eraikitako harresia. Hiria babesten zuela esan zigun gidak eta zaldun baten istorio bat kontatu zigun ere bai.

Ondoren, gaztelu bat erakutsi zigun eta jabea aberats egin zela esan zigun gidak. Gazteluaren dorrean, jendea bizi zenean saski bat ikus zitekeen. Zaindarien postuak ere ikusi genituen. Gizon aberats hori bizi zenean herriko jendeak janaria eramaten behar zion, saskia bete eta goardiak igo egiten zuen.

Öhringen herriaren armarriaren koloreak gorria eta zuriak dira eta erdialdean giltza bat dago. Herri honen eraikin batean, 2 giltza daude armarrian, eta behealdean poema bat: hizkiak gehitzen badituzu, erromatar zenbaki bat da ageri da. Eraikin honek 7.000 urte ditu.

Hori ikustean, herriaren sarreran dagoen harrizko murrura joan ginen. Hemendik merkatura sartzen ziren atzerritarrak. Oso famatua da eta horma honen eskuinean hiru letra daude: LCR. Gerrak utzitako balen zuloak ere ikusi genituen.

Gero Johnn Henrioh Bachek non bizi eta non irakasten zuen eskola erakutsi zigun Markek. Elizan organoa jotzen zuen gizon horrek eta organoa jotzen zuen onena zen. Musikariak 15 urte irakasten izan zen eskola horretan.

 

SCHWÄBISCH HALL:

Herri honetan 20.000 pertsona bizi dira. Hall hitza Haller hitzatik dator. Alemanian, hiri edo herri askok Hall dute izenaren bukaeran, eta horrekin badakigu gatzarekin zerikusia dutela. Erdi Aroan oso garrantzitsua zen hori jakitea eta herriak janariaren bitartez izendatzen ziren.

Elizaren azpian merkatu egiten zen eta herritar xumeak eta erdi mailakoak bertan batzen ziren Erdi Aroan. XV. mendean plazaren ingurua aldatu egin zuten. Gotiko estiloko eskailerak gehitu ziren eta merkatua tokiz aldatu zuten. Beste herrietan ez bezala iturriaren hormak mantendu zituzten.

Elizaren kanpainek ordua emateaz gain, norbait torturatu edo hilzorian zegoela ere abisatzen zuen. Eliza honek 53 eskailera dauzka eta eskailera honetan ikuskizunak eta dantzak egiten dituzte. Elizaren portikoan St Michael izeneko aingeru bat dago. Elizaren hormen barruan, jendea sartzen zituzten eta zulo batzuetatik janaria ematen zieten.

XVIII.mendean, erre egin zen dena, soilik eraikin batzuk gelditu ziren. Eliza berreraiki zuten eta egurrezko etxe berriak ere eraiki zituzten.Elizan ezin zuten dantzatu edo ikuskizunik egin garai horretan, baina 1925. urtean auditorio bezala erabiltzen hasi ziren: Open Air Festival antolatzen hasi ziren.

Ibai bat dago herri honetan, Kocher da bere izena. Ibai honen beste aldean bizi zirenak pobreak zirela esaten zuten, herria elizaren inguruan zegoelako.

Kocher ibaiaren bestaldean museoa dago. Txillidaren eskultura bat erabili zuten museosa irekitzeko. Shakespearen Globe theatre-aren erreplika bat dago ere bai. Beraz, herri honetara jende asko etortzen da antzezlanak ikustera.

Herriaren harresitk jeistean zulo bat zegoen eta hortik etsaiak non zeuden ikusten zuten.

Herriaren harresia XIX.mendean bota zuten. Beste aldean, etxe bat zegoen, garia gordetze erabiltzen zuten etxea. Baina gaur egun kulturetxea etxea da. Eta beste aldean, aparkaleku bat dago. 250 aparkaleku daude mendixka bat dirudien pareta baten azpian.

 

 

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s